XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere bidean abiatu zen, eta hain azkar zihoan, Fabro bere lagunak ezin jarraitu zion.

Eta bide hartan Jainkoagandik ziur jakin zuen, eta hala esan zion Fabrori, ez zela laguna gaitz hartatik hilko.

Eta Bassanora iristean, gaisoak poz haundia hartu zuen eta handik gutxira sendatu zen.

Gero denak Vicenzara itzuli ziren eta han egon ziren hamarrak aldi batean, eta batzuk inguruko herrietara limosna eskatzera joan ziren.

96. Gero, urtea bete zenean eta igarobiderik ez aurkiturik, Erromara joatea erabaki zuten, eta erromesak ere joan nahi izan zuen, beste aldian, lagunak Erromara joan zirenean, dudakoak zitzaizkion bi haiek oso bihotz onekoak agertu bait ziren.

Erromara hiru edo lau taldetan banatuak abiatu ziren, eta erromesa Fabro eta Lainezekin batean joan zen, eta bide honetan Jaunak berezi bisitatu zuen.

Zera erabaki zuen, apaiz egin ondoren urtebetez meza eman gabe egotea (32) Egitan San Inaziok urtebete eta erdi atzeratu zuen bere lehenengo meza: 1537.eko ekainaren 24ean ordenatu zuten apaiz, eta 1538.eko Gau Onean eman zuen lehenago meza, bere burua gertutzen eta Ama Birjinari bere Semearekin jar zezala eskatzen (33) La Storta deritzan lekuan hartutako grazi haundia.

Erromatik kilometro gutxi batzutara zegoen baseleiza txiki bat.

Gaur beste bat dago haren lekuan.